Zure bidea aplikazio siderurgikoen zehaztasunera
Gure bezeroekin lankidetzan, teknologia handiko zundak eta ekipamendu ugari eskaintzen ditugu metal industria aplikazioetarako gure bezeroek dituzten beharrak asetzeko.
ALTZAIRU LERROA
ZUNDAK
SIDERMESek Platino-Platino / Rodio (Pt-Pt / Rh) murgiltze termopareen sorta zabala ekoizten du tenperatura neurtzeko erabiltzen direnak, IPTS 68 eta ITS 90 arauen arabera eginak eta kalitate baldintzak betez (ISO 9001: 2015). Bateragarriak eta trukagarriak dira merkatuan dauden konexio eta tresneria sistema arrunt guztiekin.
SIDERMES termopareek irakurketa azkarrak, zehatzak eta errepikagarriak eskaintzen dituzte, bezero bakoitzarentzako kostuak murrizteko ideiak, produktu alternatiboak eta proposamen desberdinak eskainiz.
SIDERMES laginen bidez laginketa azkarrak, seguruak eta zuzenak eskaintzen dira. Erabiltzaileari bainu likidoaren lagin adierazgarria bat izatea errazten diote, azalera garbitu ondoren, analisi kimikoa egiteko prest dagoen lagina.
Eskuragarri dauden lagin-sorta oso zabala da eta bakoitza metal urtu eta aplikazio mota desberdinetarako diseinatuta dago, manipulazio automatikoa errazteko diseinuak eskainiz.
Ohiko zundak konbinatuz osatzen dira hauek. Batez ere robotak eta sistema automatikoak erabiltzen dituzten aplikazioetarako balio dute, neurketa denborak murrizten direlako neurketa desberdinak eta lagina aldi berean hartuz.
Eskuragarri dauden zunda konbinatuak hauek dira:
- IRUBAT: tenperatura + lagina + oxigeno ppm
- TECARB: tenperatura + %C
- TOXA: tenperatura + oxigenoa
SUBLANCE zundak, neurketa sistema automatikoetan erabiltzen dira. Bihurgailuan erabiltzeko diseinatutako zundak dira, tap-to-tap denborak murrizteko helburuarekin, horrela bihurgailuaren biraketa-mugimendua(okertzea) saihestuz, horri lotutako zuzeneko eta zeharkako kostuak ekidituz. Neurketa desberdinen eta laginketez gain, saldaren maila kalkulatzeko aukera ere ematen dute sublantzek.
Bertsio hauetan dago eskuragarri:
-
- TE: tenperatura
- TOS: tenperatura + lagina + ppm oxigenoa
- TCS: tenperatura +% C + lagina
- TO: tenperatura + ppm oxigenoa
- BL: salda maila
TOX zundek metal likidoaren temperatura eta oxigeno librearen ppm-ak zehazten dituzte kontzentrazio tarte desberdinen bidez. 4 eta 6 segundo arteko denboretan, bainuaren oxidazio maila zehaztea ahalbidetzen du, honen kontrola ezinbestekoa baita kalitate, errendimendu eta produktibitate maila altuak lortzeko.
TOX zundekn bidez neurtutako temperatura eta 02 ppm-ez gain, tresnaren pantailan, saldan disolbatuta dagoen %C edo% Al balioa automatikoki kalkulatzen da.
Neurketak eskuz eta automatikoki egin daitezke, kable bidezko edo haririk gabeko lantzen bidez, bezero bakoitzaren beharren eta nahien arabera.
ACCU-H2 zundek altzairu likidoan disolbatutako hidrogenoa (ppm) neurtzea ahalbidetzen dute, neurketa denbora laburrean, orokorrean 60 segundo baino gutxiagotan. Saldaren Hidrogeno maila kontrolatzea beharrezkoa da galdaketa prozesuan poroak eta inperfekzioak saihesteko. ACCU-H2 teknologiak neurketa zehatzak lortzeko aukera ematen du, baita altzairu berezietan ere.
FeO2 zunda, zepako (escoria) oxigeno maila neurtzeko erabiltzen da. Zunda hori erabiliz, errazagoa da zeparen eta altzairuaren arteko oxidazio oreka lortzea, berriro oxidatzea ekidinez, altzairuen desulfurazioan eta desoxidatzaileen erabileran onurak lortuz.
Silizio zundek silizio maila neurtzen dute zepan. Silizio mailak kontrolatuz, deseskoriatze prozesuan eraginkortasuna areagotzen da, elementu desoxidatzaileen erabilera murriztuz eta zepa pilaketa saihestuz. Sentsore honekin silizioaren maila segundotan neurtu eta horren arabera erabakiak azkar hartu ditzakegu. Neurketa metodo konbentzionalek ez dute hainbeste arintasun onartzen. Silizio maila ez ezik, sentsore honek arrabioaren tenperatura ere neurtzen du.
NEURKETA TRESNAK
SIDERMES tresnak bainu likidoaren tenperatura zehazteko mikroprozesadorea duten unitate informatizatuak dira. Aurreko paneleko hiru argi sekuentzialek neurketa faseak adierazten dizkio operadoreari. SIDERMES ekipo guztiek irteera analogikoak (4-20Ma),Profibus, Ethernet eta RS-232 dituzte. Informazio gehiagorako ikusi tresna bakoitzaren pdf-a.
SIDERTEMP II
MELT THERM
STEEL-LAB
HIDROGENO SISTEMA
ETENGABEKO NEURKETA SISTEMA GALDAKETAN
LAGIN ATERATZAILEA
BURDIN LERROA
ZUNDAK
SIDERMESek Platino-Platino / Rodio (Pt-Pt / Rh) murgiltze termopareen sorta zabala ekoizten du tenperatura neurtzeko erabiltzen direnak, IPTS 68 eta ITS 90 arauen arabera eginak eta kalitate baldintzak betez (ISO 9001: 2015). Bateragarriak eta trukagarriak dira merkatuan dauden konexio eta tresneria sistema arrunt guztiekin.
SIDERMES termopareek irakurketa azkarrak, zehatzak eta errepikagarriak eskaintzen dituzte, bezero bakoitzarentzako kostuak murrizteko ideiak, produktu alternatiboak eta proposamen desberdinak eskainiz.
SIDERMES laginen bidez laginketa azkarrak, seguruak eta zuzenak eskaintzen dira. Erabiltzaileari bainu likidoaren lagin adierazgarria bat izatea errazten diote, azalera garbitu ondoren, analisi kimikoa egiteko prest dagoen lagina.
Eskuragarri dauden lagin-sorta oso zabala da eta bakoitza metal urtu eta aplikazio mota desberdinetarako diseinatuta dago, manipulazio automatikoa errazteko diseinuak eskainiz.
Erabiltzeko errazak, analisi termikorako SUPERCARB kapsulak emaitza azkarra eta fidagarria lortzeko diseinatu dira, K motako (Chromel / Alumel) edo S (Pt-Pt / Rh10%) zehastasun handiko termopareak erabiliz, saldaren hozte kurba aztertzeko eta %C zehazteko.
SUPERCARB S kapsulek %C zehazten dute altzairuan, eta SUPERCARB T edo K CE,% C eta% Si (edo morfologia) zehazten dute burdin saldatan.
NEURKETA TRESNAK
MELTH THERM
SIDERPORT
SIDERLAB
SIDERLAB II- T-P
ETENGABEKO NEURKETA SISTEMA GALDAKETAN
LAGIN ATERATZAILEA
EZ BURDIN LERROA
ZUNDAK
SIDERMESek murgiltze termopare sorta zabala ekoizten du SUPERTEMP Chromel (Ni-Cr aleazio) / Alumel (Ni-Al aleazio), K motako termopara, burdinazkoak ez diren metal urtuak neurtzeko erabiltzen diren aplikazio guztietan. S motako SUPERTEMP termopareak erabiltzea ere posible da. Bezeroak hala eskatuz gero, posible da altzairuz, aluminioz, kobrez edo brontzez egindako zepen aurkako tapoi ta guzti hornitzea termopareak. SIDERMES murgiltze termopareak ISO 9001: 2008 kalitate kontrol zorrotzarekin fabrikatzen dira. Bateragarriak eta trukagarriak dira merkatuan dauden konexio eta tresneria sistema arrunt guztiekin. Termopare klasikoez gain, SIDERMESek termopare bereziak ere eskaintzen ditu zipriztinen aurka, langilearen segurtasuna bermatzeko.
TOX / CU zundek metal likidoan dagoen tenperatura eta oxigeno askearen ppm-ak zehazten dute 6 eta 8 segundo arteko denboran. TOX / CU zundek sortutako bi mV seinaleak tresnara transmititzen dira, prozesatu eta pantailetan bistaratzen dira oxigeno askearen tenperatura eta ppm balioak erakusteko. Laborategian lortutako neurketari dagokionez, TOX / CU zunda erabiltzeak oxigenoaren balioa azkar lortzea ahalbidetzen du, minutu garrantzitsuak aurreztuz eta lerroko kalitate kontrola ziurtatuz.
SUPERSAMP laginek laginketa azkarra, segurua eta zuzenak izateko asmatu dira, hainbat bertsiotan daude eskuragarri, aplikazio bakoitzean metalak hartzeko eta aztertzeko prozedura zehatzena eta errazena ahalbidetzeko. Erabiltzaileari bainu likidoaren lagin adierazgarria eskaintzen da, azalera garbitu ondoren, analisi kimikoa egiteko prest.
Erabiltzeko errazak, gure ALUDELTA tresnarekin erabiltzen diren SUPERAL analisi termikoko kazolak, analisi termikoaren emaitza azkarra eta fidagarria lortzeko diseinatu dira. Zehaztasun handiko K motako termopareen (Chromel / Alumel) erabilerari esker, bi minututan, egitura aldaketa eta alearen fintasun mailaren kontrola zehaztu daiteke.
NEURKETA TRESNAK
MELTH THERM
SIDERPORT
ALU DELTA
SIDERTEMP II
ETENGABEKO NEURKETA SISTEMA GALDAKETAN
OSAGARRIAK / BESTE BATZUK
Kalitate handiko ordezko piezak eta osagarri ugari eskaintzen ditugu produktu lerro guztietarako, neurketa sistemak erabiltzeko ezinbestekoak.
- Konektoreak
- Lantzentzako puntak eta tubo neurri desberdinak
- Bi harietako “Pyrotenax”, tenperatura neurketetako
- Lau harizko “Pyrotenaxa” tenperatura + oxigeno neurketetako
- Sidertest
- Semaforoak eta sirenak
- Hurruneko adierazle digitalak
- Neurketa tresna guztien egiaztapen/kalibrazioak ENAC laborategiek zihurtatu eta onartutako estandarren bidez.